DENDAKBAI

 

Asociación Comerciantes de Durangaldea

DENDAKBAI

DENDAK BAI-eko BAZKIDE IZATEAREN ABANTAILAK

DENDAK BAI-eko BAZKIDE IZATEAREN ABANTAILAK

* Merkataritzako aholkularitza erabat doan honakoetan: kontsultak, diru-laguntzak bideratzea, aholkularitza juridikoa, erreklamazioak, kexei aurre egitea, auto-enplegurako eta enpresa berrientzako diru-laguntzak, kalitate prozesuak, beherapen eta kitapenak bideratzea…

* Informazioa buletin eta gutun bidez: hileroko buletina eta gutunak erabiltzen ditugu bazkideei eta sektoreari berriak, diru-laguntza deialdiak, egiten ditugun ekintzak eta abarrekoei buruzko berri emateko.

* Merkatarien, ostalarien eta zerbitzu-enpresen eskubideetako ordezkari gisa jardutea erakunde publikoen aurrean.

* Durango Txartela: Visa txartela da, erabat doanekoa eta ez du mantenu kosturik. Abantaila asko eskaintzen dio bai establezimenduari (merkatari zein ostalariari) bai bezeroari ere.

* Erosketa taldea: gure bazkide guztiak, gehiago ordaindu barik, produktu ez estrategikoen arloko gure erosketa taldekideak dira. Oso prezio lehiakorrak lortzen ditugu, eta kostuak murrizten zaizkigu telefonia finkoan, aseguruetan, su-itzalgailuak erosi eta mantenuan…

* Lan poltsa eta eta lan eskaintzak bideratzea: lan poltsa dugu osatuta zerbitzuen sektorean lan bila dabiltzanen curriculumekin. Halaber, lan eskaintzak bideratzen ditugu Lanbideren bitartez, eta hautagaiak aldez aurretik aukeratzen ditugu.

* Merkatari eta ostalarientzako ikastaroak: 2009an merkatarien eta ostalarien prestakuntza beharren diagnosia egin genuen. Eta hura oinarri hartuta, prestakuntza arloko hainbat ekintza egiten ari gara. Elikagaien manipulatzaile izateko ikastaroak antolatzen ditugu, arrisku handiagokoak eta txikiagokoak; %50eko deskontua dute establezimendu-bazkideak.

* Animazio jarduerak: urtean zehar herrian kontsumoa sustatzeko ekintzak egiten ditugu: merkealdiko azoka, kontzertuak eta jaiak (Goienkaleko jaiak, Artzain Eguna, Tabirako jaiak…), kultur eta kirol arloetako ekintzak (Argazki lehiaketa, judo erakustaldia…), Gabonetako animazioa, bazkide diren establezimenduetan erosteko bale-opariak banatzea…



DURANGO TXARTELA


Dendak Bai, Durangaldeko Merkatarien Elkartea bere bazkideen interesak zaintzeko asmotan Leialtasun Proiektua sustatzen ari da bezeroak erakarri eta atxikitzeko.


Nafarroako Rural Kutxak proiektu honen laguntzaile egin da, hitzarmena izenpetu du-eta Dendak Bai Merkatarien Elkartearekin.


Hitzarmenak dituen abantaila askoren artean ondorengoak azpimarratu nahi ditugu:


▪ Etengabeko sustapen kanpainak: hilero egiten ditugu zozketak, eta urteko sasoi bitan erosketetan %5eko deskontua egiten dugu; Dendak Bai Elkarteak hartzen du bere gain.


▪ Gaur egun indarrean:







          • % 0 komisio saltoki terminalean (TPV), lehen 3 hilabeteetan, Durango Txartelari atxikirik dauden komertzioentzat. Hortik aurrera (loturarekin):







                    • % 0,30 Durango Txartelarentzat.













                    • % 0,40 gainontzeko txartelentzat, lotura zein den ikusiz.












▪ Durango Txartelarekin munduko edozein establezimendutan erosi eta ordaindu daiteke. Unibertsala da, KREDITUKO VISA, eta ONURA GARRANTZITSUAK dakartza:







          • Doanekoa da eta komisio gabekoa.











          • Muga: 900 euro/hileko.











          • Edozein finantza-erakundetako kontu zenbakira dago elkarlotuta.











          • Erosketa ordaintzea 3 hilabetera atzera daiteke, kosturik gabe kide diren establezimenduetan.











          • Ezohiko erosketak: kuoten bidez ordaindu daitezke; interes tipoa hileko % 0,5 izango da epe luzera.






Bezeroek honako lekuetan eskatu dezakete Durango Txartela: hitzarmenera atxikita dauden establezimenduak, Dendak Bai Elkartean eta Nafarroako Rural Kutxaren sukurtsalean (Andra Maria kalea 3).